Mundua -

Dublinen

Zortzi lagun atxilotuta, IRAren talde disidenteen aurkako operazioan

Atxiloketak Clondakin Dublineko auzoan izan dira. Poliziak ez ditu lehergairik edota armarik aurkitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako Poliziak zortzi lagun atxilotu ditu Dublinen IRA Irlandako Armada Errepublikanoko talde disidenteren aurkako operazio batean. Atxiloketak Clondakin Dublineko auzoan izan dira, Irlandako hiriburuaren inguruetan. Lehen, Polizia agentek hainbat denda miatu dituzte. Hala ere, Poliziak ez ditu lehergairik edota armarik aurkitu.

Operazioa Gardako Detektibeen Talde Bereziak gidatu du. Horren ardura mehatxu terroristak eta IRAren talde disidenteren ekintzak kontrolatzea da. IRA Irlandako bake prozesuaren aurka dago.

Atxilotuek 20 eta 50 urte bitartean dituzte, eta Dublineko hainbat polizia-etxetan daude. 1939ko terrorismoaren aurkako legearen arabera, atxilotuek hiru egun gehienez jota emango dituzte bertan, eta epe horretan deklarazioa hartuko diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea