Mundua -
Venezuela
Cabellok oposizioari leporatu dio Batzordeko borroka
“Julio Borgesi hori pasatu izana sentitzen dugu, baina berak kolpe bat izateak ez du esan nahi bera erasotzailea izan ez denik”, esan du Batzorde Nazioarteko presidenteak.
Erredakzioa
Diosdado Cabello Venezuelako Batzorde Nazionaleko presidenteak oposizioko diputatuei leporatu die bertan atzo Parlamentuan pasatutako borroka, eta guztia "muntaia" bat izan dela nabarmendu du.
"Hori Julio Borgesek eta Ismaek Garciak antolatutako muntaia izan da", azaldu du Cabellok, atzo oposizioko hainbat diputatuk erasoak jaso ostean, Batzorde Nazionalean.
"Julio Borgesi hori pasatu izana sentitzen dugu, baina berak kolpe bat izateak ez du esan nahi bera erasotzailea izan ez denik", esan du Batzorde Nazioarteko presidenteak.
Borges bat-batean kolpatu zuten; begi bat morea du eta masailalbo bat puztuta. Dirudienez, "Parlamentuari Kolpea" zioen pankarta bat erakutsi ostean eraso egin zioten.
Diputatuak berak saioan armatutako bizkartzainak zeudela salatu zuen.