Mundua -

Bostongo atentatua

Tsarnaev anaiek atentatu suizida egin nahi zuten, uztailaren 4an

Azkenean, baina, lehergailuak uste baino lehenago amaitu zituzten, eta Bostongo maratoian zartaraztea erabaki zuten.

Tsarnaev anaiak. EFE
Tsarnaev anaiak. EFE
Tsarnaev anaiek uztailaren 4an erabili nahi zituzten lehergailuak

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsarnaev anaiek, Bostongo maratoiaren atentatuaren egileek, uztailaren 4an, hau da, AEBetako independentziaren egunean, egin nahi zuten erasoa, baina plana aldatu zuten, lehergailuak uste baino lehenago amaitu zituztelako, herrialde horretako hedabideek jakinarazi dutenez.

Egun horretan, Bostonek herrialdeko ospakizun handienetako bat egiten du, milioi erdi pertsona elkartu ohi baitira, su-festa ikuskizun batean.

The New York Times egunkariaren arabera, Dzhokhar Tsarnaevek (19 urtekoa, atxilotuta eta ospitaleratuta dago) aitortu egin du uztailaren 4an atentatua egin nahi zutela. Gainera, eraso suizida egitea ere aztertzen ari zirela ere zehaztu ei du.

Azkenean, baina, lehergailuak uste baino azkarrago egin zituzten, eta Bostongo maratoian eztandaraztea erabaki zuten.

Hain zuzen ere, bi lapikotan sartu, eta helmugatik gertu zartarazi zituzten. Ondorioz, hiru pertsona hil, eta 280 zauritu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea