Mundua -
Larunbatean izan zen erasoa
Atxilotu egin dute Parisen militar bati ustez eraso zion pertsona
Soldaduak labankada bat jaso zuen lepoan, hainbat pertsonak Londresen militar bat hil eta egun batzuetara. Atxilotuak ''inplizituki'' onartu ditu ekintzak, Pariseko fiskalak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Parisko kanpoaldean, larunbatean Frantziako hiriburuan militar bati eraso ziona delakoan, Manuel Vallas Barne ministroak jakinarazi duenez.
François Molins Pariseko fiskalak jakitera eman duenez, atxilotuak ''inplizituki'' Molins Pariseko fiskalak jakitera eman duenez, atxilotuak ''inplizituki'' onartu ditu ekintzak Poliziaren aurrean, bertan ''zergatik'' zeuden jakin bazekiela esan baitu.
Auziko fiskalaren hitzetan, berriz, erlijioak bultzatuta egin omen zuen erasoa Islamera bihurtutako22 urteko frantziarrak.
Susmagarria 22 urtekoa da, eta erasoa izan zen lekuan jasotako DNA laginei eta bideo grabazio bati esker identifikatu dute, Vallsek iTele telebista katean egindako elkarrizketa batean zehaztu duenez.
France Info irrati kateak Poliziaren iturriak aipatuta iragarri duenez, atxilotutakoa Trappes herrikoa (Parisko kanpoaldean) da, eta ez du etxebizitza finkorik. Bart, ezagun baten etxean pasatu ei du gaua.
Valls: "Hamarka Merah potentzial daude, ehunka"
Vallsen esanetan, asteburuaren tankerako eraso bat egiteko gai diren hainbat pertsona daude Frantzian: "Hamarka Merah potentzial daude, ehunka". Mohamed Merah iazko martxoan 8 militar eta ikasle judu hil zituen gaztea da.
Cedric Cordiez 23 urteko militarrak labankada bat jaso zuen lepoan larunbatean, La Defense plazako metro geltokian zaintza lanak egiten ari zenean. Astelehenean ospitaletik atera zen.
Frantzian 1.200 militar daude hainbat tokitan zaintza eta segurtasun lanak egiten, Vigipirate operazioaren baitan, Segurtasun Indarrei laguntzeko helburuz.
Bi pertsonak Londresen militar bat hil eta egun gutxira jazo zen Parisko erasoa.