Mundua -
Printzea
George Alexander Louis, Cambridgeko duke-dukesen lehen semea
Agiri labur batean umearen izenaren berri eman eta George Cambridgeko printzea izango dela aurreratu dute.
Erredakzioa
William eta Kate Cambridgeko duke-dukesek George Alexander Louis izena jarri diote euren aurreneko semeari, Kensingtongo jauregiak gaur baieztatu duenez. George Londreseko Saint Mary ospitalean jaio zen uztailaren 22an.
Agiri labur batean umearen izenaren berri eman eta George Cambridgeko printzea izango dela aurreratu dute.
George izena atsegin zuten Erresuma Batuko herritarrek; izan ere, Isabel II. erreginaren aitak izen berdina izan zuen, George VI.
Iragan astelehenean jaio ostean, haurtxoaren izena argitzeke geratzen zen azken aspektua zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea