Mundua -

Bonbardaketak Sirian

Matxinoek biltegi bati eraso egin diote eta 40 lagun hil dira Homsen

Jaurtigaiek leherketa handi bat eragin dute eta ia 120 pertsona zauritu dira. Biltegia erregimenaren aldeko indarrena eta miliziena zen.

Homs (Siria). Argazkia: EFE
Homs (Siria). Argazkia: EFE
Homs (Siria). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 40 pertsona hil dira gaur, besteak beste zibilak eta Gobernuaren aldeko milizianoak, matxinoek Homsen (Siria) egindako eraso batean. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez, erasoa jaurtigaiekin egin dute munizioen biltegi baten aurka.

Jaurtigaiek leherketa handi bat eragin dute eta ia 120 pertsona zauritu dira, Behatokiak agiri batean azaldu duenez.

Hildakoen kopuruak gora egin dezake; izan ere, zauritu ugari larri daude ospitaleetan, iturri medikoek jakinarazi dutenez.

Biltegia erregimenaren aldeko indarrena eta miliziena zen, eta Homs hiriko Wadi al Dahab auzoan zegoen.

Era berean, inguruko beste auzo batzuk bonbardatu dituzte matxinoek, Al Nuzha esaterako. Antza denez, Damaskoko erregimenaren aldeko milizanoen gotorlekuak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Gerra Siria Albisteak Gaur Albisteak Siria albisteak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?