Mundua -

Akordioa

Akordioaren puntu nagusiak

Siriaren arma kimikoak deusezteko akordio batera heldu dira Errusia eta AEB.

Siria
Siria
Siria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akordioaren puntu nagusiak ondorengoak dira:

1. AEBk eta Errusiak elkarrekin aztertuko dute Siriako arma kimikoak zenbat diren eta zein motatakoak.

2. Epeak. Arma kimikoen desegitea “modu seguru batean” eta “ahalik eta azkarren” egin behar da. NBEko behatzaileak "beranduenez azaroan" itzuliko dira Siriara. Helburua da 2014 erdirako arma kimiko guztiak deuseztuak  egotea.

3. Ohiz kanpoko prozedura ezarriko da arma kimikoen gaineko konbentzioa indartzeko.

4. Errusiak eta AEBk arma kimikoen gotorleku guztien gainbegiratzea  “berehalakoa” eta “murrizketarik gabekoa” izatea adostu dute.

5. Arma kimikoen desegitea Siriako lurraldetik kanpo egingo da.

6. Prozesua Nazio Batuen babes logistiko eta administratiboarekin egingo da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siria gaur Ekialde Hurbila gaur