Mundua -

AEB-ak, aurrekontu gabe

Herrialdea 'bahituta' izatea leporatu die Obamak errepublikanoei

Barack Obama AEBetako presidentearen aburuz, egoera "zenbat eta gehiago luzatu, ondorioak are larriagoak izango dira".

Barack Obama Etxe Zurian eman dun prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Barack Obama Etxe Zurian eman dun prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Barack Obama Etxe Zurian eman dun prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak errepublikanoei leporatu die "Gobernuaren itxiera". Bart gauetik dago Gobernua partzialki itxita. Obamaren aburuz, "eskuin muturrak zuzentzen duen gurutzada ideologikoak bahitu du ekonomia".

Etxe Zurian eskainitako prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek AEBetako presidenteak. Obamak "errepublikanoen itxiera" bezala izendatu du milaka funtzionario etxean utzi dituen egoera.

"Egoera zenbat eta gehiago luzatu, ondorioak are larriagoak izango dira", azpimaratu du Obamak. "Errepublikanoen itxiera honek ez zuen gertatu behar", gaineratu du. Herrialdea beren interes ideologikoen mesedetan "bahitu" izana egotzi die presidenteak errepublikanoei. "Beren lana egiteagatik erreskatea eskatzen dute", zehaztu du.

Osasun erreforma

Bi alderdi nagusien arteko eztabaidaren oinarrian, Obamak bultzatu eta gaur indarrean sartu den osasun erreforma dago. Presidentearen aburuz, "ironia" da, "eskuin muturrak" hasitako "gurutzada ideologikoa" gorabehera, legea indarrean sartu izana.

Horren esanetan, AEBetako herritarren %15 mediku asegururik gabe bizi izan da eta "milaka" herritarrek ez dute beharrezko artapenik jaso. "Orain, ehun dolar edo gutxiagoren truke, osasun asegurua izango dute", esan du.

Errepublikanoei atzera egiteko eta Gobernua "berriz ere irekitzeko" eskatu die Obamak, eta etorkizunean gerta litezkeen eztabaiden inguruan pentsatzeko. "Kongresuak ez du kolpeka agindu behar, herriak ez du hori merezi", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea