Mundua -
Konstituzionalaren erabakia
Frantziako alkateak, homosexualak ezkontzera behartuta
Konstituzionalaren erabakia homosexualen ezkontzak arautzen zituen legea onartu zenetik bost hilabete igaro direnean heldu da.
Erredakzioa
Homosexualak ezkontzeko orduan, Frantziako alkateek ezingo dute aurrerantzean "kontzientzia arrazoirik" argudiatu. Izan ere, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak atzera bota du alkateek jarritako helegitea.
Konstituzionalaren erabakia homosexualen ezkontzak arautzen zituen legea onartu zenetik bost hilabete igaro direnean heldu da. Hainbat alkatek ez zituzten homosexualak ezkondu nahi izan, "kontzientzia gatazka" argudiatuta.
Orain, Kontseilu Konstituzionalak esan du Estatuaren Zerbitzu Publikoaren funtzionamendua eta neutraltasuna bermatu behar dituela legegileak, eta Estatua osatzen duten kide guztiek legea bete beharko dutela.
Sexu bereko bikotekideen ezkontzen aurka daudenen artean etsipena nagusitu da erabaki horren ondorioz, Frantzian urte hasieran horren harian tentsio handia izan eta gero.