Mundua -

AEB

Obama 'zapuztuta', osasun erreformaren webguneko arazoengatik

Errepublikanoek arazo informatiko horiek baliatu dituzte osasun erreforma ez dela ongi funtzionatzen ari salatzeko.

Barack Obama zapuztuta dago osasun erreformaren webgunean izaten ari diren arazoengatik. EiTB
Barack Obama zapuztuta dago osasun erreformaren webgunean izaten ari diren arazoengatik. EiTB
Abian da Obamaren osasun erreforma, errepublikanoak gorabehera

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidentea "zapuztuta" dago osasun erreformaren webgunean izaten ari diren arazoengatik. Herritarrek aplikazio baten bitartez izena eman behar dute osasun aseguruen merkatu berrian, eta hori da erreformako gakoetako bat, Jack Lew Altxorreko idazkariaren arabera.

"Webguneko arazoak direla eta, inor ez dago AEBko presidentea baino zapuztuago", nabarmendu du Lewek NBC telebista kateko elkarrizketa batean.

Etxe Zuriak webguneko arazoak leundu ditu, baina errepublikanoek egoera baliatu dute osasun erreforma ez dela ongi funtzionatzen ari salatzeko.

Estatubatuarren % 15ek ez dute osasun asegururik, baina aurrerantzean horretarako aukera izango dute, gutxiago ordainduta.

"Herritarrengan sortu duen interesak erakusten digu egiten ari ganerak duen garrantzia. Milioika estatubatuarrek osasun asegurua egin nahi dute, eta gure ekonomiarako garrantzitsua da horiek ere asegurua egitea", gaineratu du.

2014ko urtarrilaren 1erako ahalik eta pertsona gehienek asegurua eginda izatea da helburua; izan ere, ordutik aurrera ezinbestekoa izango da osasun asegurua edukitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea