Mundua -

Fukushima

1.000 lanpostu ezabatu nahi ditu Tepcok Fukushiman, laguntzak lortzeko

2014an enpresa berregituratu nahi du zentral nuklearreko operatzaileak, zonaldeko erradiazioa garbitzen laguntzeko funts gehiago eskatu ahal izateko.

Fukushimako isurien artxiboko irudia.
Fukushima
Fukushimako isurien artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokyo Electric Power Co. (Tepco) Fukushimako zentral nuklearreko operatzaileak 2014ko bigarren erdialdean 1.000 lanpostu inguru ezabatu nahi ditu, bertako iturrien arabera. Helburua zonaldeko erradiazioa garbitu ahal izateko diru-laguntza gehiago lortzea da.

Planak mila langile ingururi erretiro aurreratua eskainiko die. Horrela, enpresa berregituratu eta kutsatuta dagoen zonaldea garbitu ahal izateko diru-laguntzak eskatuko lituzke Tepcok. Izan ere, 2011ko martxoan izandako lurrikarak eta tsunamiak erradiazio isuriak eragin zituen Fukushiman, eta oraindik zenbait leku kutsatuta daude.

Lanpostu murrizketarekin, 500.000 milioi yeneko (3.600 milioi euro inguru) mailegu bat lortzea espero du Tepco enpresak. Gainera, Japoniako Gobernuak 400 milioi euro bideratuko ditu kutsatutako urez beteta dauden mila depositu inguru kentzeko, eta kaltetutako erreaktoreak desegiteko gastuen zati bat ordaintzeko asmoa azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea