Mundua -
Ezbehar nuklearra
Pertsona bat 4 orduan hiltzeko adina kutsadura aurkitu dute Fukushiman
Zentral nuklearra kudeatzen duen TEPCO enpresak ez du baztertzen isuri erradiaktibo gehiago egotea.
Erredakzioa
Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen TEPCO enpresak baieztatu duenez, erradioaktibitate maila oso altuak antzeman dituzte, pertsona bat lau orduan hiltzeko adina kutsadura.
Kutsatutako ura gordetzeko hiru tangetan eta hodi batean orduko 1.800 milisievert atzeman dituzte, abuztuaren 22an atzemandako kutsadura baino hemezortzi bider altuagoa.
Fukushimako zentral nuklearrak 900 tange ditu, eta horietako batean ur-ihesa izan zen abuztuaren 20an eta 300 ur tona isuri zituen.
TEPCOren arabera, ez dute ur-maila jaitsierarik antzeman gainerako edukiontzietan, baina ez du baztertu isuri erradiaktibo gehiago ez izatea.