Mundua -
Hegoafrikan
Nelson Mandelari azken agurra emateko astea
Igandean egingo dute elizkizun ofiziala. Ordura arte, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hegoafrikan, Mandelari azken agurra emateko.
Erredakzioa
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiari igandean emango diote azken agurra Qunun (Hegoafrikako hego-ekialdean), haurtzaroa igaro zuen herrian. Ordura arte, hainbat ekitaldi egingo dituzte Mandelaren omenez:
- Abenduak 10, asteartea
Elizkizun ofiziala egingo dute FNB Stadiumen, Soweton (Johannesburg), 2010. urteko munduko futbol txapelketako partida batzuk hartu zituen estadioan. 80.000 bat lagunek parte hartuko dute elizkizunean, tartean mundu osoko estatuburu eta gobernuburuek.
- Abenduak 11, 12 eta 13 (asteazkena, osteguna eta ostirala)
Mandelaren hil-kapera irekiko dute Pretorian, Union Buildings eraikinean. Akreditazioa lortzen duten herritarrei soilik utziko diete barrura sartzen. Kamerarik ez dute sartzen utziko. Presidente ohiaren hilkutxa egunero eramango dute ospitale militarretik bertara.
- Abenduak 14, larunbata
Mandelaren gorpua Qunura eramango dute. Aurretik, Afrikako Kongresu Nazionalak azken agurra emango dio presidente ohiari. Mthathatik Qunura 30 kilometroko ibilbidea egingo dute.
- Abenduak 15, igandea
Hileta ofiziala: Mandela Qunun ehortziko dute, presidente ohiak berak eskatuta.