Mundua -

AEBren espioitza

Zortzi enpresa handik espioitza masiboa amaitzeko eskatu diote Obamari

AOL, Apple, Facebook, Google, LinkedIn, Microsoft, Twitter eta Yahoo enpresek eskaera bat sinatu dute, AEBko Gobernuari zaintza sistema erreformatzea eskatzeko.

Google da eskaera sinatu duten zortzi enpresetako bat. EFE
Google da eskaera sinatu duten zortzi enpresetako bat. EFE
Google da eskaera sinatu duten zortzi enpresetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi teknologia enpresa handik eskaera bat sinatu dute, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari eta Kongresuari zaintza sistema erreformatzea eskatzeko. AOL, Apple, Facebook, Google, LinkedIn, Microsoft, Twitter eta Yahoo enpresek sinatu dute Gobernuaren Zaintzaren Erreforma (Reform Government Surveillance) eskatzeko.

Akordio horren helburua Segurtasun Agentzia Nazionalaren (NSA) espioitza programa masiboen aurka modu argi eta formalean protesta egitea da. NSAk urteak daramatza horrelakoak egiten, eta azken hilabeteetan polemika handia sortu da, aipatutako konpainietako erabiltzaileen datuak atzeman dituela uste baitute.

Zaintza erreformatzeko, Gobernuak kontuan hartu beharko lituzkeen bost printzipio bildu ditu enpresa horien eskaerak: Gobernuak erabiltzaileen informazioa lortzeko duen boterea mugatzea; kontuak gainbegiratzea; Gobernuaren eskaeren aurrean gardenak izatea; informazio-fluxu askea errespetatzea; eta Gobernuen arteko liskarrak ekiditea.

Halaber, erabiltzaileen pribatutasunerako eskubideak zergatik babesten dituzten ere azaldu dute enpresa horiek guztiek, Applek izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Facebook azken albisteak Munduko azken ordukoa X gaur Ameriketako Estatu Batuak albisteak Google Gaurko titularrak Albisteak Enpresen albisteak Espioitza