Mundua -
Mediaset auzia
Berlusconi: 'Espetxean sartzen badidate iraultza egongo da Italian'
"Kartzelara nahi dutenean bidali diezadakete. Egingo ez dutela seguru nago, Italian iraultza bat gertatuko litzatekeelako", iragarri du Italiako lehen ministro ohiak.
Erredakzioa
Atxilotua izateko "beldurrik" ez duela ziurtatu du gaur Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak. Italiako agintariak ausartu egingo ez direla uste du Berlusconik, "Italian iraultza gertatuko litzatekeelako".
"Kartzelara nahi dutenean bidali diezadakete. Egingo ez dutela seguru nago, Italian iraultza bat gertatuko litzatekeelako", iragarri du Berlusconik Europe 1 Frantziako irratian. Espetxera joateko "beldurrik" ez duela argi utzi du Il Cavaliere-k.
Berlusconiren ahotan, "kartzelara bidaltzea zaila da, berehala gehiengo bat eskuratuko dudalako datozen hauteskundeetan". "Agertoki politikotik oposizioa ezabatzeko adar judiziala erabili duen gehiengoaren aurka hauteskunde-kanpaina egiten ari denari espetxera bidaltzea ezinezkoa da", erantsi du, ADNKronos albiste-agentziak jaso duenez.
Aldez aurretik egin bezala, Italiako epaileen aurka egin du Il Cavaliere-k berriro ere. Senatuaren erabakia "estatu-kolpea" dela adierazi du Berlusconik. Senatuak lehen ministro ohia kanporatzeko erabakia hartu zuen.