Mundua -
Bonba-autoa
Libanoko Finantza ministro ohia hil dute, atentatu batean
Al Manar Libanoko telebista kateak adierazi duenez, Shata ibilgailu batean zihoan eta, gertu zegoen beste auto batek eztanda egin duenean, hil egin da.
Erredakzioa
Mohamad Shata Libanoko Finantza ministro ohia hil dute gaur goizean, Beiruteko hirigunean bonba-auto batekin egindako atentatuan, ‘Daily Star’ egunkariak jakitera eman duenez. Atentatuan beste zazpi pertsona hil dira. Shata Saad Hariri lehen ministro ohiarentzat aholkularitza lanak egiten zituen.
Eztandaren ondorioz 71 lagun zauritu dira, Libanoko hiriburuan.
Hainbat anbulantzia atentatua izan den tokira bertaratu dira, Starco eraikinaren eta Monroe hotelaren artean. Gaur, ‘Martxoak 14’ koalizioaren bilera egin behar zuten Saad Hariri lehen ministro ohiaren etxean.
Al Manar Libanoko telebista kateak adierazi duenez, Shata ibilgailu batean zihoan eta, gertu zegoen beste auto batek eztanda egin duenean, hil egin da.