Mundua -
Panamako Kanalaren lanak
Sustapen ministroa Panamara joango da, Kanalaren egoera jorratzeko
Ana Pastor Ricardo Martinelli Panamako presidentearekin bilduko da, akordioa lortzen ''laguntzeko'' eta ''bitartekari'' lanetan aritzeko.
Erredakzioa
Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak Panamara bidaia egingo du datorren atean, bertako Kanalaren lanen etenaren egoera jorratzeko. Ricardo Martinelli Panamako presidentearekin eta lan horietan zerikusia duten gainontzeko aldeekin bilduko da Pastor, akordioa lortzen ''laguntzeko'' eta ''bitartekari'' lanetan aritzeko.
Sustapen Ministerioko iturriek baieztatu dutenez, ''irtenbide lortzeko bitartekaritza lanak'' egitea du bidaiak helburu. Izan ere, Kanaleko Batasuna taldeak (GUPC), Sacyr Vallehermoso espainiarra eta Impregilo italiarra buru dituen partzuergoak, adierazi duenez, Panamako Kanala zabaltzeko lanak bertan behera uzteko asmoa du, beroietan sortu diren gainkostuak direla eta.
Iragarpen horrek sortutako egoerari irtenbidea lortzeko asmoz, Pastorrek bilerak egingo ditu Panamako presidentearekin, Panamako Kanaleko Agintaritzako ordezkariekin eta partzuergoko ordezkariekin ere, tartean Sacyr enpresarekin ere.