Mundua -

Kanala

Panama ekarpena handitzeko prest agertu da obrak eteten ez badira

Panamako Kanalaren Agintaritzak egindako proposamenaren arabera, GUPC partzuergoak 100 milioi dolar gehiago inbertitu beharko ditu. Enpresen eta Gobernuaren artean 280 milioiko ekarpena egingo dute.

Jorge Quijano Panamako Kanalaren administratzailea. Argazkia: EFE
Jorge Quijano Panamako Kanalaren administratzailea. Argazkia: EFE
Jorge Quijano Panamako Kanalaren administratzailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Panamako Kanalaren Agintaritza (ACP) 180 milioi dolarreko ekarpena egiteko prest agertu da gaur, baina enpresen partzuergoak ubidearen obrak eteten ez baditu. Funtsa hornitzaileei eta azpikontratei ordaintzeko erabiltzea nahi du ACPk.

ACPren proposamena "oso konkretua" da, Jorge Quijano Kanaleko administratzaileak azaldu duenez. Horrela, GUPC partzuergoak 100 milioi dolarreko inbertsioa egin beharko du datozen hilabeteetan lanek aurrera egiteko. Guztira, 280 milioiko ekarpena egingo dute aldeek.

Partzuergoa osatzen duten enpresek (Espainiako Sacyr, besteak beste) ez dute ACPren proposamena baloratu oraindik.

Italiako enpresek egin beharreko uhateak otsailean Panamara heltzea nahi du ACPk, eta baita dirua lanetako azpikontratei ordaintzeko erabiltzea ere.

Bi aldeek egiten duten aurreneko bilera da, urtarrilaren 1ean kanaleko obren gatazka hasi zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea