Mundua -
Ukraniako krisia
Kerry eta Lavrov Krimeako krisiari irteera bilatzeko bilduko dira
AEBko idazkari nagusiak eta Errusiako kanpo arazoetako arduradunak Ukraniako krisiarentzat konponbidea bilatuko dute Londresen.
Erredakzioa
AEBko idazkari nagusia, John Kerry, eta Errusiako kanpo arazoetako buruak, Serguéi Lavrov, gaur bilduko dira Londresen Ukrainiako krisiari irtenbide bat bilatzeko. Bilera itxia izango da eta AEBko enbaxadorearen egoitzan egingo dute.
Bilera honen aurretik, igandean Krimean egingo den bozketarentzat erabakigarria, AEBko diplomaziaren burua Britainiako lehen ministroarekin, David Cameron, bilduko da Downing Streeten.
Kerryk arazoa konpontzeko 'aukera' ezberdinak aurkeztuko dizkio Lavrov-i. Hala ere AEBk eta Europar Batasunak Krimea Errusian barneratzen bada 'pausu serioak' eman ditzaketela ohartarazi du.
David Cameronek igandean egingo den erreferenduma ilegala dela adierazi du.
G7ko kideek asteazkenean Errusiari Krimea bere egiteko saiakerak bertan behera uzteko eskatu zion eta Kiev-eko gobernu berriarekin elkarrizketak hasteko.
Itsaso beltzaren bazterrean dagoen Krimeako penintsulak igandean 1954an banandu zen Errusiara erantsiko den erabakiko du.