Mundua -

Konfirmatuta

Aurkitutako arrastoak ez dira Malaysiako hegazkinarenak

Kutxa beltzak aurkitzeko aukerak gero eta txikiagoak dira, egunek aurrera egin ahala.

Malaysiako hegazkinaren bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Efe.
Malaysiako hegazkinaren bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Efe.
Malaysiako hegazkinaren bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako mendebaldeko kostan aurkitutako hondakinak ez dira Malaysiako hegazkinarenak, Australiako agintariek konfirmatutakoaren arabera.

Itsas Segurtasuneko Australiako Aginteak (AMSA, ingelesez) azaldu duenez, litekeena da ontzi txinatar batek aurkitutako hondakinak zaborra edo arrantzarako tresneria izatea. AMSA hegazkinaren nazioarteko bilaketa lana koordinatzen ari da, Perth hiritik 1.850 kilometro mendebaldera.

Bestalde, kutxa beltzak aurkitzeko aukerak gero eta txikiagoak dira. Horiek aurkitzea ezinbestekoa da hegazkina martxoaren 8an Indiako Ozeanoan zergatik desagertu zen argitzeko.

Mark Matthews AEBetako Marinako kapitainak azaldu duenez, ia ezinezkoa da kutxa beltzak 319.000 kilometroko eremuan aurkitzea, are gehiago 30 eta 45 egunetarako bateria dutela kontuan izanda.

239 pertsona

Malaysia Airlineseko MH370 hegaldia Kuala Lunpurretik atera zen martxoaren 8ko goizaldean, 239 pertsona zeramatzala, Pekinera bidean. 40 minutu geroago, desagertu egin zen.

Kutxa beltzek hegaldiaren desagertzea azalduko lukete. Ziur dagoen gauza bakarra, ibilbidetik atera zela da, komunikazio sistemak eten ostean.

Hegazkinean 227 bidaiari zihoazen, horietatik zazpi adingabeak, eta 12 pertsonako tripulazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea