Mundua -

Hegazkina desagertuta

Herrialde gehiagori eskatu dio laguntza Malaysiak, hegazkina bilatzeko

Azken egunotan ikerketa iturriek zabaldutako informazioaren  ondotik etorri da Malaysiaren eskaria. Desagertutako hegazkinak norabidez aldatu  zuela esan dute ikerlariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysiako agintariek herrialde gehiagori eskatu diete laguntza, martxoaren 8tik desagertuta dagoen hegazkinaren bilaketa lanetan lagundu dezaten. Asia hegoaldeko eta erdialdeko herrialdeei eskatu diete, oraingoan, elkarlana. Malaysia Airlains konpainiako hegazkinean 239 bidaiari zihoazen. Besteak beste, Blangladesh, Birmania, Laos, Kazajistan, Kirguizistan, Pakistan, Turkmenistan, Uzbekistan eta Frantzia daude laguntza eskatu dietenen artean.  Agiri bat kaleratu du gaur Malaysiako Gobernuak eskari honen berri emateko. Orain arte, Australia, Txina, Indonesia, Tailandia eta Vietnam ari  dira bilaketa lanetan parte hartzen.

Idatzian zehazten denez, herrialde horien guztien kontrolpean dauden radar eta sateliteen datuak eta informazioa ere eskatu dituzte. Lurretik eta airetik ari dira bilaketa lanak egiten.

Azken egunotan ikerketa iturriek zabaldutako informazioaren  ondotik etorri da Malaysiaren eskaria.  Desagertutako hegazkinak norabidez aldatu eta mendebalderako bidea hartu zuela esan dute ikerlariek, asteon.  Najib Razak Malaysiako lehen ministroak atzo esandakoaren arabera, bilaketa bi eremutara bideratu dute: Tailandia iparraldetik Kazajistan eta Turkmenistanerako ingurua, eta Indonesiatik Australia mendebaldera, Indiako Ozeanotik barrena. Lehen ministroak bahiketaren aukera baztertu egin zuen arren, desagertutako hegazkinaren kontrol eta komunikazio sistemak "nahita" deskonektatu zirela aitortu zuen. Kuala Lumpurretik Pekinerako bidea egiten ari zen desagertutako hegazkina martxoaren 8an. Aireratu eta 40 minutura desagertu zen haren arrastoa kontrol radarretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea