Mundua -
Afganistan
Abdula eta Gani, aurrez aurre, hauteskundeen bigarren itzulian
Abdulak botoen % 44,9 lortu zuen, eta Ganik, % 31,5. Hori dela eta, aurrez aurre izango dira datorren ekainaren 7ko bigarren itzulian.
Erredakzioa
Abdula Abdula eta Ashraf Gani aurrez aurre izango dira Afganistango hauteskundeen bigarren itzulian, lehenengoan ez batak eta ez besteak botoen % 50a ez gainditu ostean.
Abdulak botoen % 44,9 lortu zuen, eta Ganik, % 31,5. Hori dela eta, aurrez aurre izango dira datorren ekainaren 7ko bigarren itzulian.
Ahmad Yousef Nuristani Afganistango Hauteskunde Batzordearen zuzendariak azaldu duenez, aurretiko emaitzak dira eta maiatzaren 14an emango dute behin-betiko emaitzen berri. Hortaz, aldaketak egon litezke.
Zalmai Rasulek botoen % 11,5 jaso zuen, eta Abdul Rab Rasul Sayafek, % 7,1. Hortaz, bi hautagaiak hauteskundeetatik kanpo gelditu dira.
Joan den apirilaren 5ean, 6.892.816 pertsonak parte hartu zuten hauteskundeetan, % 64 gizonezkoak eta % 36 emakumezkoak.
Gainera, segurtasun faltagatik edo azpiegituretan izandako arazoengatik, 20.651 hauteslekuetatik 1.130etan ezin izan zituzten ateak ireki.