Mundua -

Homsen eta Damaskon

Indarkeriak 60 hildako utzi ditu Siriako hauteskunde-prozesuan

Erasorik odoltsuena Homs hirian gertatu da; izan ere, bi bonba-autok gutxienez 42 pertsona hil eta beste 111 zauritu dituzte Al Zahra auzoan.

Atentatuak Homseko Al Zahra auzoan. Argazkia: EFE
Atentatuak Homseko Al Zahra auzoan. Argazkia: EFE
Atentatuak Homseko Al Zahra auzoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 60 lagun hil dira gaur Sirian, eta 200 pertsona baino gehiago zauritu dira erasoetan, Damaskon eta Homsen (erdialdea). Bien bitartean, ekaineko hauteskundeetara begira hautagaiek izena ematen jarraitzen dute.

Erasorik odoltsuena Homs hirian gertatu da; izan ere, bi bonba-autok gutxienez 42 pertsona hil eta beste 111 zauritu dituzte Al Zahra auzoan. Gehienbat Bachar al Asad Siriako presidentearen jarraitzaileak bizi dira auzo horretan.

Atentatu bikoitza ez du orain arte talderik aldarrikatu, baina iturri ofizialek al Nusra Fronteari leporatu diote. Al Kaidaren filiala ustezko egiletzat jo dute iturri ofizialek.

Suziriekin erasoa Damaskon

Era berean, suziriekin egindako eraso baten jomuga izan da Damasko gaur. Gutxienez 14 pertsona hil eta 86 zauritu dira, agintariek egindako azken zenbaketaren arabera. Atentatua matxinoei, "terroristei", egotzi diete Siriako agintariek.

Siria atentatuak efe

Siria atentatuak efe

Atentatuak Homseko Al Zahra auzoan. Argazkia: EFE

Badr Din al Huseini xaria edo lege islamiarraren zientzia institutuko ikasleak dira hildako gehienak. Bertan Al Asadi babesa emateko manifestazioak egin zituzten iraganean.

Adra al Balad

Hiriburua ez da suzirien jomuga bakarra izan; izan ere, lau zibil, horien artean hiru adingabe, hil eta beste 19 zauritu dira Adra al Baladeko errefuxiatu-eremuan, Damaskoko iparraldean.

Ekainaren 3an hauteskundeak egin behar dituzte, Sirian. Beste lau hautagaik izena eman dute gaur Auzitegi Konstituzionalean, hauteskundeetan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gerra Sirian albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siria albisteak gaur