Mundua -

Bahiketa

Malalak Nigeriako bahiketen aurrean munduaren parte-hartzea eskatu du

Malala Yousafzai gazte pakistandarrak eta Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohiak munduaren parte-hartzea eskatu dute Nigeriako neskatilen bahiketen aurrean.

Malala Yousafzai. Argazkia: EFE
Malala Yousafzai. Argazkia: EFE
Nazioartea hasi da mugitzen Nigerian bahitutako nesken alde

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malala Yousafzai, neskatilen hezkuntza eskubidearen babeslea, Nigeriako neskatilen bahiketen aurrean isilik ez geratzeko eskatu dio munduari, BBC kateak adierazi duenez.

"Isilik geratzen bagara, bahiketen joera zabalduko da, eta gehiagotan gertatuko da", adierazi du Malalak.

Hamasei urteko gazteak 2012an muturreko musulmanen erosoa jasan zuen Pakistanen, eta ordutik Ingalaterran bizi da.

Boko Haram muturreko talde islamikoa da Nigeriako neskatilen bahiketen ustezko egilea. Talde honen ustez, emakumeek etxean egon behar dute, ez eskolan.

Nigeriako adingabeak "kartzelan" dauden "ahizpak" balira bezala hartu ditu Malalak.

Bahitutako neskatilak

Bahitutako neskatilek 16 eta 18 urte artean dituzte. Gazteak Chibokeko barnetegi batean zeuden, Nigeriako Borno estatuaren ipar-ekialdean, apirilaren 14an 200 militante armatuk bahitu zituztenean.

Boko Haramek operazio militar bat hasi zuen 2009an Gobernua suntsitu eta estatu islamista bat sortzeko asmoz, eta neskatilak esklabo egin eta salduko dituela iragarri du, horren ustez, neskek ez dutelako eskolan egon behar.

Malalak azaldu duenez, "Boko Haramek ez du ulertzen Islamak fededunek toleranteak izan behar dutela eta ikasteko aukera izan behar dutela esaten duela".

Mundu osoko hainbat pertsona ezagunek Nigeriako bahiketak salatu dituzte.

Kofi Annan ere bahiketen kontra

Kofi Annan NBEren idazkari nagusi ohiak ere nazioarteari laguntza eskatu dio eta Nigeriako eta Afrikako beste estatuetako gobernuak kritikatu ditu, bahiketa horien aurrean erantzunik ez amateagatik.

Gobernuek neskatilak askatzeko euren esku dituzten baliabide guztiak erabili behar dituztela adierazi du BBC katean 2001ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen politikariak.

Nigeriako agintariek 180.000 liberako (219.000 euro) ordainsaria emango diote neskatilak aurkitu eta haiek berreskuratzen laguntzen duenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea