Mundua -

Epaiketa

Mladicen defentsak ukatu egin du zibilen aurkako berariazko erasoa

Astelehen honetan abiatu dituzte defentsak deitutako lekukoen testigantzak Mladicen kontrako epaiketan. 300 bat lagun deituko dituzte deklaratzera.

Ratko Mladic
Ratko Mladic
Ratko Mladic

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ratko Mladic jeneral ohiaren defentsak deitutako lehen lekukoak ukatu egin du zibilen aurka nahita erasorik egin izana Sarajevo hiriko setioan (1992-1996). Guztira, 10.000 bat zibil hil ziren bertan.

Genodizioa eta gerra-krimenak leporatzen dizkiote Mladici, eta haren kontrako epaiketan, defentsak deitutako lekukoen testigantzak abiatu dituzte astelehen honetan. 300 lekuko inguru izango dira bertan.

Mile Sladoje Srpskako Armadako komandante ohiak deklaratu duenez, bere herriaren defentsan jardun zuten eta ez zuten berariaz zibilen kontrako erasorik egin. ''Inoiz ez genuen zibilei eraso egitekoa agindurik jaso'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Europako herrialdei buruzko albisteak Delituak bideoak Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Giza eskubideak Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy