Mundua -
Srebrenicako sarraskia
Mladicen kontrako epaiketa eten dute Fiskaltzaren akatsengatik
Fiskaltzak "akatsak egin ditu txosten garrantzitsuak aurkeztu dituenean" eta ez dute epaiketari berriro ekiteko datarik jarri.
Erredakzioa
Ratko Mladic jeneral ohiaren kontra Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian egiten ari diren epaiketa bertan behera geratu da Fiskaltzak egindako "akatsengatik" eta ez dute epaiketari berriro ekiteko datarik jarri, Alphons Orie epaileak gaurko saioa amaitu ostean jakinarazi duenez.
Fiskaltzak "akatsak egin ditu txosten garrantzitsuak aurkeztu dituenean", adierazi du Oriek Ministerio fiskalaren alegatuak entzun ostean. Fiskaltzak Srebrenicaco sarraskiaren (8.000 bosniar musulman hil zituzten) ardura kriminal zuzena leporatzen dio Mladici.
Akatsen "eragina ebaluatu behar dugu", adierazi du epaileak, epaiketari "ahal bezain laster" berrekingo diotela esan aurretik.
Fiskaltzak Mladici leporatzen dizkioten gerra krimen, gizateriaren kontrako krimen eta genozidio delituak egiaztatzeko frogen laburpena aurkeztu du gaur, izan ere, aurrerago 400 lekuko baino gehiagok deklaratuko dute.
Fiskaltzak bideoak, irratiz grabatutako mezuak, dokumentuak eta lekukoak erabiliko ditu Mladicek Srebrenicako sarraskia "prestatu, sustatu eta agindu" zuela frogatzeko.
'Balkanetako harakina'ren kontrako epaiketa atxiloketa izan eta 12 hilabetera hasi da, epaitegiak Mladic lehenengo aldiz akusatu eta 17 urtera eta Bosniako gerra hasi eta 20 urtera.
Ratko Mladic jeneral ohiaren kontra Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian egiten ari diren epaiketa bertan behera geratu da Fiskaltzak egindako "akatsengatik" eta ez dute epaiketari berriro ekiteko datarik jarri, Alphons Orie epaileak gaurko saioa amaitu ostean jakinarazi duenez.Fiskaltzak "akatsak egin ditu txosten garrantzitsuak aurkeztu dituenean", adierazi du Oriek Ministerio fiskalaren alegatuak entzun ostean. Fiskaltzak Srebrenicaco sarraskiaren (8.000 bosniar musulman hil zituzten) ardura kriminal zuzena leporatzen dio Mladici.Akatsen "eragina ebaluatu behar dugu", adierazi du epaileak, epaiketari "ahal bezain laster" berrekingo diotela esan aurretik.Fiskaltzak Mladici leporatzen dizkioten gerra krimen, gizateriaren kontrako krimen eta genozidio delituak egiaztatzeko frogen laburpena aurkeztu du gaur, izan ere, aurrerago 400 lekuko baino gehiagok deklaratuko dute.Fiskaltzak bideoak, irratiz grabatutako mezuak, dokumentuak eta lekukoak erabiliko ditu Mladicek Srebrenicako sarraskia "prestatu, sustatu eta agindu" zuela frogatzeko.'Balkanetako harakina'ren kontrako epaiketa atxiloketa izan eta 12 hilabetera hasi da, epaitegiak Mladic lehenengo aldiz akusatu eta 17 urtera eta Bosniako gerra hasi eta 20 urtera.