Mundua -
Adierazpen polemikoa
Karlos printzeak Hitlerrekin alderatu du Putin
Ukrainiako gatazkaren inguruan agintari errusiarrak duen jarreraren harira egin zituen adierazpenok eta Moskuk azalpenak eskatu ditu.
Erredakzioa
Errusiako gobernuak Britainiako erantzuleekin bilera deitu du Carlos Printzeak Vladimir Putin Hitlerrekin alderatu ostean. Adierazpen hauek Moskuko agintariak Ukrainiako gatazkaren inguruan duen jarreraren ondorioz burutu zituen.
Londreseko Errusiako enbaxadan lan egiten duen diplomatiko batek Foreign Office-ko kide batekin biltzeko asmoa du gaur.
Carlos Printzearen adierazpena Kanadara egiten ari den bisitan burutu da eta Munduko Bigarren Gerratean Poloniatik ihes egin zuen emakume bati egin zion. 'Putin Hitlerrek egin zuen gauza bera egiten ari da' izan ziren bere hitzak emakumearen esanetan.
Monarkiaren iturri batek esan duenez 'intentzio txarrik gabe' egindako adierazpena izan da, elkarrizketa pribatuan egindakoa. Erresuma Batuko medioek publiko egin eta gero zer esan handia ematen ari da. Britainiar Gobernua oso kritikoa izan da Errusiarrek Ukrainiako gatazkan duten jarrerarekin.
Printzearen bulegoko ordezkari batek esan duenez ez dituzte elkarrizketa pribatuen inguruko adierazpenik egingo. 'Nabarmendu nahi dugun gauza bakarra Carlos Printzeak ez lukeela komunikatu politiko publiko bat elkarrizketa pribatu batean egingo nabarmendu nahi dugu', gaineratu du.