Mundua -

Krisia Ukrainan

OSCEk beste 11 begiralerekin kontaktua galdu du Donetsken

Halaber, errusiazale matxinoek salatu dutenez, milizianoen ehun bat gorpuk Donetskeko aireportuan hiru egun daramatela salatu dute.

Kieveko Independentzia plaza. EFE
Kieveko Independentzia plaza. EFE
Ukraina ekialdean gerra giroan direla esan du presidenteak

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europan Segurtasun eta Lankidetza Organizazioak (OSCE) asteazken honetan iragarri duenez, Ukrainan zabaldutako beste talde batekin kontatua galdu du. Hamaika pertsonek osatzen duten talde bat da, Donetsk eskualdean, herrialdearen ekialdean.

“Gaur eguerdian, OSCEk Ukrainan duen Behatze Misio Bereziak Donetsken basea duen taldearen kide batzuekin kontatua galdu du”, azaldu du organizazioak komunikatu batean.

Nazioarteko 11 begiralek osatutako taldea hiru ibilgailutan zihoan, Donetskeko mendebaldean zegoen, eta Dnipropetrovskera bidean zihoan "kontaktua galdu denean".

"Begiraleak Marinkan errepideen kontrol batean atxilotu dituzte", adierazi du OSCEk. Halaber, "esfortzuak" egiten aritzea azpimarratu du, "lurraldean dituen kontaktuak" erabiliz, Gobernuari eta eskualdeko agintariei jakinarazteaz gain.

Errusiazaleen ehun bat gorpu, Donetskeko aireportuan

Halaber, errusiazale matxinoek salatu dutenez, milizianoen ehun bat gorpuk Donetseko aireportuan hiru egun daramatela salatu dute, Ukrainako indarren eta matxinoen arteko borrokaldietan astelehenean izandako istiluen ostean.

"Geure kalkuluen arabera, aireportuaren barruan, eta bertara joateko sarbideetan, 80 eta 100 gorpu inguruan daude. Hainbat egun daramatzate, ez digute ateratzen uzten", azaldu du Andrei Purgin Donetskeko errepublika popularraren ministrordeak.

Errusiak gasa ekainaren 3an moztuko dio Ukrainari, ordaintzen ez badu

Errusia ekainaren 3an hasiko da gas horniduran murrizketan egiten Ukrainari, herrialdeak aurrez ekaineko kontsumoaren faktura ordaintzen ez badu,  Vladimir Putin buru izan den bileran, Alexi Miller Gazpromeko kontseilari delegatuak azaldu duenez.

"Ukrainako geure kideei ekainari dagokionez faktura bidali zaie. Ukrainak dirua ematen ez badu, gas-hornidura murrizten hasiko da, ekainaren 3ko goizeko 10:00etatik aurrera", azaldu du Millerrek.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Europar Batasuna Ukraina albisteak Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa