Mundua -
Erabakia
Turkiako Konstituzionalak YouTuberi egindako blokeoa kentzea agindu du
Auzitegiaren erabakia Komunikazio Ministeriora eramango dute, blokeoa kendu dadin, baina oraingoz ez da jakin praktikan noiz emango den pauso hori.
Erredakzioa
Turkiako Auzitegi Konstituzionalak YouTube bideoen kanalari egindako blokeoa kentzea agindu du ostegun honetan. Gobernuak ezarri zuen neurri hori martxoaren amaieran, adierazpen askatasunaren aurka zihoala uste izanda.
Turkiako Abokatuen Elkargoaren kexa bat aztertu ostean, epaileek kanalaren blokeoak salatzaileen banako eskubideak hausten dituela erabaki dute, CNNTurk kateak jakitera eman duenez.
Auzitegiaren erabakia Komunikazio Ministeriora eramango dute, blokeoa kendu dadin, baina oraingoz ez da jakin praktikan noiz emango den pauso hori.
Turkiako telekomunikazio agintariek, Gobernutik independenteak direnak, martxoan blokeatu zuten bideoen kanal ospetsurako sarbidea, eta oposizioak kanal hori Recep Tayyip Erdogan lehen ministroari egindako kritiken filtrazioak zabaltzeko erabili zela leporatu zuen.