Mundua -

Palestina

Adiskidetze nazionaleko lehen gobernuak karguaren zina egin du

Palestinar Aginte Nazionalak gidatzen zuen aurreko exekutiboko Rami Hamdala lehen ministroak oiak gidatuko du gobernu berria.

Rami Hamdallah eta Mahmoud Abbas. EFE.
Rami Hamdallah eta Mahmoud Abbas. EFE.
Zin egin du Palestinako batasun gobernu berriak Ramallah hirian

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adiskidetze nazionaleko lehen gobernu palestinarrak bere karguan zin egin du gaur goizean Ramalan. Al Fatah eta Hamas mugimenduetako kideek azken unean sortutako ezberdintasunak konpondu behar izan dituzte horretarako.

Gobernu berria Palestinar Aginte Nazionalak gidatzen zuen exekutiboko Rami Hamdala lehen ministro oiak gidatuko du gobernu berria, barne ministerioa ere bere gain hartuko duelarik.

"Biztanle guztiak zainduko dituen estatua sortzea, erresistentzia popularraren aldeko aurreko politikekin jarraitzea, 1967ko mugak dituen estatu palestinar independentea sortzea, eta errefuxiatuen arazoak konpontzea izango dira helburu nagusiak", esan du Abasek.

Abasek gobernu berriak bakea lortzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du.

Al Fatah eta Hamas alderdiek apirilaren 23an sinatu zuten duela zazpi urte hautsi zuten adiskidetza nazionala bertan behera utzi zuen elkartasun politikoa.

Akordio berriari esker bost astetako epean trantsizio gobernu bat osatuko dute eta honek hauteskunde orokorrak deituko ditu 2015ean.

Trantsizio gobernu honen sinadura azken orduko eztabaida batek konplikatu zuen. Izan ere Hamasek ez zuen Riad al Malki-k Kanpo Arazoetako Ministro izaten jarraitzerik nahi. Nahiz eta azkenean horrela izan den.

Horretaz gain mugimendu horrek Mahmud Abasek Espetxe arazoen ministerioa bertan behera uzteko eskakizunaren aurka ere egin zuen. Hamasentzat Palestinako kausaren zutabe garrantzitsuenetakoa da.

Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak nazioarteko komunitateari gobernu hau ez onartzeko eskatu dio.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Palestina albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas