Mundua -

Pakistan

Gutxienez 27 pertsona hil dira Karatxiko aireportuan izandako erasoan

Militarrez jantzita zihoazen hamar bat gizon armatu Pakistango aireportu handienean sartu eta tiroka hasi dira aireportuko terminal zaharrenean.

Pakistan aeropuertoa
Pakistan aeropuertoa
Gutxienez 27 hildako Karatxiko aireportuan izan den erasoan

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 27 pertsona hil dira talibanek egindako eraso batean. Pakistango aireportu handienean, Karatxiko Jinnah nazioarteko aireportuan gertatu da, herrialdearen hegoaldean.

Urtero 18 milioi lagunek erabiltzen dute aireportu hori, eta eraso horrekin talibanek eta Gobernuak martxan jarri dituzten bake-negoziazioek kolpe handia jaso dute. Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroa 2013an heldu zen boterera, eta hainbat hamarkadatan biolentzia ekarri duen gatazkari irtenbidea bilatzeko interesa azaldu zuen.

Gauerdian hasi da erasoa. Militarrez jantzita zihoazen hamar bat gizon armatu aireportuko terminal zaharrenean tiro egiten hasi dira, charter hegaldiak eta exekutiboentzakoak hartzen diren lekuan. Segurtasun indarrek egunsentian berreskuratu dute aireportuaren kontrola, erasotzaileekin hainbat orduz tiroka aritu eta gero.

Bidaiari guztiak aireportutik irtenarazi dituzte eta hegaldiak beste aireportu batzuetara eraman dituzte. Pakistango talibanek erasoa erreibindikatu dute, eta Pakistango Indar Armatuek mugan egindako erasoei erantzuteko egin dutela esan dute. "Pakistango Gobernuarentzako mezu bat da, bizirik gaudela erakusteko eta beste herri batzuetan errugabeak hil dituztela eta horren aurka egiten jarraituko dugula esateko", esan du Shahidula Shahil Pakistango talibanen bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Atentatuak albisteak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak Asia azken ordukoa Pakistango Islamiar Errepublika albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa