Mundua -

The Washington Posten arabera

AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak 193 herri espiatzeko baimena zuen

NSAk Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna erakundeen inguruko "informazioa" eskuratzeko baimena zuen, 2010. urtetik.

AEBetan espioitzaren aura egindako protesta bat. Argazkia: Efe, artxibokoa.
AEBetan espioitzaren aura egindako protesta bat.
AEBetan espioitzaren aura egindako protesta bat. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerriko Inteligentzia Zaintzeko AEBko auzitegi bereziak argi berdea eman zion Segurtasun Agentzia Nazionalari (NSA) 193 herrialde espiatzeko, The Washington Post egunkariak astearte honetan kaleratutako albistearen arabera.

"Birtualki, herrialde guztiak daude Segurtasun Agentzia Nazionalaren eraginpean. Agentziak herrialde guztien inguruko informazioa atzemateko baimena dauka, lau herrialde kenduta", dio egunkariak bere webgunean.

AEBk espioitzarik ez egiteko akordioak ditu lau herrialderekin: Erresuma Batua, Kanada, Australia eta Zeelanda Berria.

Egunkariak aipatutako isilpeko dokumentuak Edward Snowdenek ezkutuan emandako dokumentuen parte dira.

Auzitegiak emandako baimena 2010. urtekoa da. Auzitegiak segurtasun agentziek ustezko agente atzerritarrak zaintzeko egiten dituzten eskaerak ikuskatzen ditu.

Erabakiak, agenteak espiatzeaz gain, Mundu Bankuaren, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europar Batasunaren inguruko informazioa biltzeko baimena ematen du.

The Washington Post egunkariak azpimarratu duenez, NSAk baimenak lortu izanak ez du esan nahi aipatutako herrialde guztiak eta erakunde guztiak espiatzen dituztenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kazetaritza Espioitza