Mundua -

Iruzurra salatu du

Afganistango hauteskundeak berak irabazi dituela dio Abdula Abdulak

Hamid Karzai presidenteari eta Hauteskunde Batzordeari iruzur egitea egotzi die. Igandeko hauteskundeetako lehen emaitzen arabera, Ashraf Gani hautagaia da irabazlea.

Hauteskundeetako lehen emaitzen arabera, Ashraf Gani da irabazlea. Efe.
Hauteskundeetako lehen emaitzen arabera, Ashraf Gani da irabazlea. Efe.
Hauteskundeetako lehen emaitzen arabera, Ashraf Gani da irabazlea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango Presidentetzarako hauteskundeetako irabazlea bera dela esan du Abdula Abdula hautagaiak. Abdulak Ashraf Ganiren garaipena ukatu du, eta iruzurra egotzi die Hamid Karzai presidenteari eta Hauteskunde Batzordeari.

"Hauteskundeetako irabazleak gara eta Gobernu legitimoa osatu behar dugu", esan du Abdulak, Loya Jirga batzar tradizionalak Kabulen egindako bilera batean. Igandeko hauteskundeetako lehen emaitzek Gani jo dute irabazle.

Datu horien arabera, Ganik botoen % 56,44 lortu zituen. Hauteskunde Batzordeak uztailaren 22an emango ditu bigarren itzuliko behin betiko datuak.

Abdularen jarraitzaileek protestak egin dituzte kaleetan, eta Karzairen kontrako leloak oihukatu dituzte. Presidentearen irudia zenbait lekutatik kendu dute.

Zalantzak nagusi, etorkizunari begira

Afganistanen etorkizunaren inguruan zalantza da nagusi, Abdulak har ditzakeen erabakien zain. Zenbait jarraitzailek Gobernu paraleloa sortzeko eskatu diote. John Kerry AEBko Estatu idazkaria aukera horren kontra agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea