Itxi

Mundua

Hildako bat eta zauritu ugari

Errusiak erasotzat jo du Ukrainak egindako bonbardaketa

Erredakzioa

Errusiaren arabera, "Ukrainak honen moduko probokazioak eteteko neurriak hartu behar ditu berehala".

  • Zenbait errusiazale, Ukrainan, orain egun gutxiko irudi batean. Argazkia: EFE

    Zenbait errusiazale, Ukrainan, orain egun gutxiko irudi batean. Argazkia: EFE

Errusiak bere subiranotasunaren eta herritarren kontrako "erasotzat" jo du Ukraintik egindako bonbardaketa Donetsk hiriaren kontra, Ukrainako mugaldean. Lagun bat hil eta zenbait zauritu dira erasoaldian.

Errusiako Kantzilertzak zabaldu duenez, "Errusia eta Ukrainaren arteko mugaren inguruan areagotzen ari den tentsioaren seinale da, atzeraezinezko ondorioak izan litzake eta erantzukizuna ukrainarrena izango da".

Kanpo Arazoetarako Ministerioak Ukrainak Moskun duen ordezkari diplomatikoa deitu du ohar baten bidez protesta egiteko. Oharrean agertzen denez, Errusiak "Ukrainatik etorritako erasotzat jo du probokazio berri hau, herritarren eta subiranotasunaren kontra".

Errusiaren arabera, "Ukrainak honen moduko probokazioak eteteko neurriak hartu behar ditu berehala".

Errusiako Instrukzio Batzordearen esanetan, Ukrainatik jaurtitako misilak Donetsk hirian talka egin du, etxebizitza baten patioan, eta ondorioz gizon bat hil eta bi zauritu dira.

Interfaz albiste agentziaren arabera, hiru misil jaso ditu Donetsk hiriak.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena