Mundua -
2012ko urtarrilaren 13tik
'Costa Concordia' flotarazten hasi dira, Genovara eramateko
Ontziak Gigilio irlaren aurreko haitzen kontra talka egin zuen eta 32 lagun hil ziren. Schettino kapitaina auzipetuta dago, giza-hilketa, ontzia abandonatzea, naufragioa eta ez informatzea egotzita.
Erredakzioa
Costa Condordia gurutzontzia astelehen honetan hasi dira ur hondotik ateratzen, baldintza meteorologikoak alde izanez gero. Ondoren, Genovara eramango dute, bertan desegiteko.
Itsasontziaren kudeaketaz arduratzen diren agintariek larunbatean iragarri zuten gurutzontzia azalera ateratzeko lanean hasiera, Babes Zibilak Erroman egindako bileraren ostean ateratako oharrean.
Ontzia azaleratzeko operazioak sei eta zazpi egun artean iraungo ditu, eta ontzia hondotik askatzeko, tente jartzeko, flotarazteko eta desegiteko proiektu handiaren azken aurreko etapa dira. Costa Concordiak 4.229 pertsona zeramatzan eta istripuaren ondorioz 32 hil ziren. Ontziaren hondakinak kostaldean jarraitzen dute oraindik.
Istripua 2012. urteko urtarrilaren 13an gertatu zen, Francesco Schettino kapitainak kostaldera gerturatzeko erabakia hartu eta gutxira. Ontziak arroka bat jo zuen eta hondoratu egin zen, kaskoa hautsita.
Costa Cruceros enpresak ateratako oharraren arabera, azaleratzea uztailaren 21ean amaitzea espero dute, eta egun horretan bertan hasiko dira gurutzontzia Genovara eramaten.
Operazioa 6:00etan hasi da, eta lehen fasean ontzia uretarik bi metrora azaleratzea aurreikusi dute.