Mundua -
Urtarriletik hondoa jota
'Costa Concordia'ren erregaia ateratzeko lanak amaitu dituzte
Italiako agintariek 2.000 tona erregai atera dituzte urtarril honetatik hondoa jota dagoen ontziatik. Oraindik ez dakite nola askatuko duten bertatik baina litekeena da urtebete bat horretan ematea.
Erredakzioa
Italiako agintariek 'Costa Concordia' ontzian zeuden 2.000 tona erregai ateratzeko lanak amaitu dituzte larunbat honetan. Ontziak joan den urtarrilaren 13an hondoa jo zuen Giglioko kostalde parean eta bertan dago ordutik.
Ontziaren plataforma kontinentala makurtzen zihoan eta horrek arrisku bat suposatzen zuen, hau da, erregai guztia itsasoan amaitzea. Hori dela eta, azken hilabeteetako lehentasuna 2.000 tona erregai ateratzea izan da.
'Costa Concordia'k 4.200 bidaiari zeramatzan eta duela bi hilabete jazotako hondoratzean 30 lagun hil ziren eta beste biren hilotzak oraindik ez dituzte aurkitu. Oraindik ez dakite ontzia nola askatuko duten bertatik baina litekeena da urtebete bat horretan ematea.
Francesco Schettino ontziaren kapitaina istripuaren inputatu nagusia da. Ontzia kostaldera hurbildu, istripua eragin eta bidaiariak lagundu gabe, ontzik ihes egin izana leporatu diote.
Datozen asteetako lanak itsasoko hondoa garbitzea izango da.
Italiako agintariek 'Costa Concordia' ontzian zeuden 2.000 tona erregai ateratzeko lanak amaitu dituzte larunbat honetan. Ontziak joan den urtarrilaren 13an hondoa jo zuen Giglioko kostalde parean eta bertan dago ordutik. Ontziaren plataforma kontinentala makurtzen zihoan eta horrek arrisku bat suposatzen zuen, hau da, erregai guztia itsasoan amaitzea. Hori dela eta, azken hilabeteetako lehentasuna 2.000 tona erregai ateratzea izan da. 'Costa Concordia'k 4.200 bidaiari zeramatzan eta duela bi hilabete jazotako hondoratzean 30 lagun hil ziren eta beste biren hilotzak oraindik ez dituzte aurkitu. Oraindik ez dakite ontzia nola askatuko duten bertatik baina litekeena da urtebete bat horretan ematea.Francesco Schettino ontziaren kapitaina istripuaren inputatu nagusia da. Ontzia kostaldera hurbildu, istripua eragin eta bidaiariak lagundu gabe, ontzik ihes egin izana leporatu diote. Datozen asteetako lanak itsasoko hondoa garbitzea izango da.