Mundua -
Buenos Airesen
20 pertsona zauritu dira Argentinaren porrotaren ondorengo istiluetan
Poliziak ur-kanoiak eta negar gasak erabili ditu. Istiluetan parte hartu dutenek, berriz, harriak eta kristalezko botilak jaurtiz erantzun dute. Zaurituetako 15 Polizia agenteak dira.
Erredakzioa
Gutxienez 20 pertsona zauritu dira eta beste 30 atxilotu egin dituzte igandean, Buenos Airesen, Argentinako selekzioak Brasileko Munduko Txapelketako finalean jasotako porrotaren ostean.
Telam Argentinako albiste agentziaren arabera, zaurituen artean 15 polizia daude, baina ez dago bakoitzaren osasun egoeraren xehetasunik eman.
Ehunka pertsona Obelisco plazan bildu ziren igandean, bere selekzioarei babesa emateko. Gazte batzuek istiluak hasi dituzte eta Poliziak esku hartu du.
Agenteek ur-kanoiak eta negar gasak erabili ditu istiluak desegiteko, eta istiluetan parte hartu dutenek, berriz, harriak eta kristalezko botilak jaurtiz erantzun dute.
Erasoak larrialdi zerbitzuei
Halaber, larrialdietako zerbitzuek ezin izan zituzten zauritu guztiak artatu, istiluetan parte hartu zutenek eraso egin zietelako.
San Martin jeneralaren plazan, berriz, 20.000 zale inguru bildu ziren, Munduko Txapelketako finala ikusteko.