Itxi

2014/07/27

16:24

Mundua

Erasoa

Boko Haramek Kamerungo lehen ministrordearen emaztea bahitu du

Erredakzioa

Kolofato herrian gertatutako erasoan, gutxienez 3 pertsona hil dituzte.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boko Haram taldeak Kamerungo lehen ministrordearen emaztea bahitu du igande honetan herrialdearen iparraldeko Kolofato herrian jazotako erasoan. Eraso berean, gutxienez hiru pertsona hil dira gainera.

"200 bat lagunek Ahmadou Ali lehen ministrordearen etxebizitzari eraso diote gaur goizaldean. Bizkartzainek lehen ministrordea bere etxebizitzatik atera dute, baina zoritxarrez haren emaztea eraman dute", azaldu du Issa Chiroma Bakary Kamerungo Komunikazio ministroak.

Bestalde, errebeldeek Seini Boukar buruzagiaren etxebizitzari eraso diote eta beste pertsona bat bahitu dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Nazioartea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;