Mundua -

Epaiketa bukatu da

Epaiaren berri irailaren 11n izango du Oscar Pistoriusek

Epaiketa ostiral honetan amaitu da, Pretorian (Hegoafrika). Reeva Steenkamp neska-laguna iaz, Maiteen Egunean, etxean, tiroka hil izana leporatzen diote atletari.

Oscar Pistorius Hegoafrikako atleta. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius Hegoafrikako atleta. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius Hegoafrikako atleta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius Hegoafrikako atletak irailaren 11n epaiaren berri izango du. Reeva Steenkamp neska-laguna tiroka hil izana leporatzen diote atletari. Epaiketa ostiral honetan amaitu da, Pretorian.

Thokozile Masipa epaileak 4.000 orrialdeko frogen txostena aztertu beharko du orain, irailaren 11n berediktua igorri baino lehen. 27 urteko atleta paralinpikoari Steenkamp iaz, Maiteen Egunean, etxean, tiroka hil izana leporatzen diote. Epaiketa martxoan hasi zen.

Itxita zegoen bainugelako atetik tiro egin zuela argudiatu du Pistoriusen abokatuak. Bainugelan lapur edo arrotzen bat zegoela uste zuen atletak, defentsaren arabera. Horregatik, Steenkamp bertan zegoela ez zekiela azaldu du kirolariaren abokatuak.

Bestalde, Pistorius odolberoko gizona dela esan du Gerrie Nel fiskalak. Gainera, armekin itsututa zegoela erantsi du Nelek epaiketan. 29 urteko bikotekidea nahita tirokatu zuela azpimarratu du; izan ere, lau aldiz tiro egin zuen bainugelako atetik. Eztabaida bat izan eta gero, Steenkampek bainugelan babesa hartu zuela defendatu du fiskalak.

Steenkampi tiro egin zionean Pistorius beldurtuta eta zaurgarri zegoela diote proba psikologikoek, Barry Roux abokatuaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea