Mundua -

Pistorious kasua

Pistoriusek neska-laguna ohoratu du haren heriotzaren urtemugan

Kirolari ezagunak bere isilaldia hautsi du Reeva Steenkamp neska-lagunaren heriotzaren lehen urtemugan, eta epaiketa hasteko hamazazpi egun falta direnean.

Oscar Pistorius kirolaria. EFE.
Oscar Pistorius kirolaria. EFE.
Oscar Pistorius kirolaria. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius atleta hegoafrikarrak bere isilaldia hautsi du gaur Reeva Steenkamp neska-lagunaren heriotzaren lehen urtemugan. Kirolaria kartzelan dago ordutik, modelo gaztea tirokatu izana egotzita.

"Reevaren gurasoengatik, familiarengatik eta lagunengatik sentitzen dudan atsekabeak eta tristurak minez suntsitzen nau", idatzi du bere webean Pistoriusek. Gertatutakoa "istripua" izan zela dio bertan, eta bizi duena bizitza guztian zehar aldean eramango duen 'trauma' bat dela gaineratu du.

Afrikako Kongresu Nazionaleko Emakumeen Ligak ez du egun hau oharkabean pasatzen utziko, eta Petroriako kaleetara aterako da, emakumeen eta haurren kontrako indarkeria salatzeko.

"Pistorius kasuak emakumeek jasaten duten indarkeria gogoratzeko balio du", esan du Jaqui Mofokeng Hegoafrikako feminismoaren elkarte historiko horretako ordezkariak.

Urtebete igaro da Steenkampen heriotzak mundua astindu zuenetik, eta hamazazpi egun barru Pistoriusen kontra hasiko den epaiketak egunkarietako orrialdeak betetzen jarraitzen du.

2013ko San Valentin egunean iragarri zuen Beeld egunkariak "Hegoafrikako kirolari ezagun bat" bere neska-laguna hiltzeagatik atxilotu zutela. Berehala jakin zen Pistorius zela kirolari hori. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan atletismoko 400 metroko probaren historian lehen aldiz iritsi zen finalerdietara hankak anputatuta dituen kirolari bat.

Hamazazpi egun barru Pretorian hasiko den epaiketan, Pistoriusek bere kontrako akusazioari aurre egin beharko dio, bere bizitzako zati handi bat espetxean igaro nahi ez badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Kirolak Nazioarteko albisteak Delituak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kirol bideoak Giza hilketak