Mundua -

Presidentziarako hauteskundeak

Erdoganek irabazi ditu Turkiako Presidentziarako hauteskundeak

53 milioi turkiar deitu dituzte bozkatzera, baina partehartzea %74ean kokatu da, joan den martxoko hauteskundeetan lortutako % 89tik urrun.

Erdogan eta bere emaztea, hauteskundeak irabazi ondoren.
Erdogan eta bere emaztea, hauteskundeak irabazi ondoren.
Erdogan eta bere emaztea, hauteskundeak irabazi ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak irabazi du Turkiako Presidentziarako hauteskundeen lehen itzulia. Bozken % 51,8 lortu du Erdoganek, beraz ez da bigarren itzulirik beharko.

Bere aurkaririk zuzenenak, Ekmeleddin Ihsanogluk, % 38,5eko portzentaia lortuko zukeen, eta Selahattin Demirtasek % 9,8a. Hauteskundeetarako prestatutako eskolak bertako 14:00etan itxi dituzte, EAEko 16:00etan, eta partehartzea nahiko baxua izan dela nabarmendu dute.

Datu horrek, antza, Erdoganen alde egiten du. 53 milioi turkiar zeuden bozkatzera deituak, baina, datu ofizialik ezean, partehartzea joan den martxoko %89koa bain ahulagoa izan daiteke.

'Adiskidetze aro berria'

Hauteskundeak irabazi ondoren egindako adierazpenetan, Erdoganek esan du "adiskidetze aro berria" bultzatuko duela Turkian.

"Hemen ez da galtzailerik izan. Galtzaile bakarra 'statu quo'-a izan da", adierazi du Ankaran.

"Adiskidetze aro berriari ekingo diot orain, Turkia Zaharraren liskar guztiak ahazteko helburuarekin", gaineratu du.

Bere alderdiko egoitzaren balkoitik egin du hitzaldia, behin hauteskunde batzordeak botoen ehuneko berrogeita hamar baino gehiago lortu duela baieztatu eta bigarren itzulirik ez dela behar jakinda.

Martxoan, % 89ko partehartzea

Egunean zehar lasaitasuna izan da nagusi. Hala ere, hautesle askok onartu dute ez dutela konfidantzarik botuen zenbaketan.

Gogoratu dutenez, martxoko udal hauteskundeen egunean argi mozketak izan ziren hainbat auzotan, eta, oposizioaren ustez, kalterik nabarmenena oposizioak indarra daukan auzoetan bizi izan zuten. Hori dela eta, Erdoganek “ahalik eta boto gehien lapurtu dezakeen beldurra” erakutsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Turkia Hauteskundeak Ekialde Hurbileko albisteak