Itxi

2014/08/14

17:50

Mundua

Ukraina

Errusiak su etena eskatu du Ukrainiara laguntza humanitarioa eramateko

Erredakzioa

Elikagaiak eta elektrizitate sorgailuak daramatzan konboia Errusiako Rostov eskualdean dago, muga igarotzeko baimena jasotzeko zain.

  • Argazkia: EFE.

    Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gatazka gunean dauden herritarrei laguntza humanitarioa bidaltzeko helburuarekin, Errusiak su eten bat aldarrikatu dezaten eskatu die ukrainar buruzagiei eta Errusiaren aldeko separatistei.

“Beharrezkoa da martxan dagoen laguntza humanitarioaren segurtasuna bermatzeko. Ukrainiako hego-ekialdeko egoera latz horrek su eten bat aldarrikatu dezaten eskatzen du”, adierazi du Errusiak ohar baten bitartez.

Elikagaiak eta elektrizitate sorgailuak daramatzan konboia Errusiako Rostov eskualdean dago, muga igarotzeko baimena jasotzeko zain. Lugansk hirira abiatuko da, bertan ez baitago ez urik ez elektrizitaterik duela bi astetik gaurdaino.

29 zigor mota

Ukrainako Rada Gorenak (Parlamentuak) lege proiektu bat onartu du, ostegun honetan, Errusiaren aurkako 29 zigor mota ere ezarri ahal izateko. Besteak beste, Moskuk Europara esportatzen dituen hidrokarburoen iragaitea debekatzeko aukera. Proiektuak 244 diputatuen botoak lortu zituen, beharrezkoak zirenak baino 18 gehiago.

Petro Poroshenko presidenteak oraindik aldarrikatu behar duen lege honek, halaber, Ukrainako lurraldean terrorismoa finantzatzen duten herrialde, enpresa edo pertsonen aurkako zigorrak ezartzeko aukera baimentzen du.

Zigorrak herrialde baten aurka ezartzekotan, Radak berretsi behar du presidentearen dekretua, Arseni Yatseniuk lehen ministroak azaldu duenez.

Enpresen eta pertsonen aurkako zigorrak ezartzeko, aldiz, Nazio-Segurtasun eta Defentsarako Kontseiluaren (CSND) ebazpen batekin izango da nahikoa. Estatu buruak berretsi beharko luke.

Zigortuak izateko hautagaien zerrenda, eta neurrietako batzuk

Legea onartu aurretik, Yatseniukek aurreratu zuen CSNDri zigortuak izateko hautagaien zerrenda aurkeztuko diola. 172 lagun eta 65 enpresa daude bertan, Errusiakoak eta beste herrialde batzuetakoak.

Gobernua aztertzen ari den neurrien artean, aktiboen izozketa, merkataritza-eragiketak murriztea edo aire-espazioa zati batez edo erabat ixteko aukera daude. Hasiera batean, proiektuak posta zerbitzuaren, edo irrati eta telebistako seinaleen komunikabideen zirkulazioaren, Internet barne, murrizketa edo etendura aurreikusten zuen; baina zigor mota horiek, azkenean, baztertu egin dituzte Parlamentuan egindako eztabaidetan.

Ukrainako Nazio-Bankuak, CSNDk horrela agintzen badu, kapitalen sarrerei eta irteerei murrizketak jartzeko aukera izango du. Halaber, merkataritza-akordioak salatu ahal izango dira, trukatze kulturalak eteteko aukera egongo da, bisita ofizialak baliogabetu ahal izango dituzte eta alderdi politikoak ere debekatzeko aukera izango da.

Putin: "Lotsagabeko tratuei erantzuna eman behar diegu"

Vladimir Putin Errusiako presidenteak, bitartean, bere Gobernuak "kanpoko mundutik isolatu gabe" lan egin behar duela esan du, "aliatuekin harremanik haustu gabe". Halaber, adierazi duenez, Mosku ez da geratuko ezer egin gabe "lotsagabe edo tutoreak balira bezala" portatzen direnen aurrean.

Krimeara joan da Putin, eta Yaltan emandako hitzaldi batean, Dumako kide batzuen aurrean (Errusiako Parlamentuko Behe Ganbera da Duma), Ukrainan bizi izaten ari diren kaos odoltsuan Errusiaren jarrera goraipatu du. Apiriletik, Ukrainako ekialdean matxinada separatista dago.

Putinen arabera, Ukrainako gatazka fratrizida gizatiar hondamen bilakatu da. Errusiako presidenteak bermatu du bere esku dagoen guztia egingo duela gatazka hori "ahalik eta lasterren" geldiarazteko. NBEren arabera, 2.000 hildako baino gehiago utzi ditu, orain arte. Moskuren jarrerak (Ukrainako ekialdeko matxinoengandik ez da Errusia desmarkatu), Estatu Batuen eta Europar Batasunaren zigor batzuk ekarri dizkio Errusiari. Putin, dena dela, ez du ematen bere politikak biratzeko asmorik duenik, eta zigor horiek "oinarririk gabekotzat" eta "legez kontrakotzat" jo ditu.

Donetseko erdia artilleria astunarekin ari dira erasotzen Ukrainako indarrak

Donetsk eskualdea erasotu dute gaur Ukraniako Gobernuko indarrek artilleria astunarekin, matxino errusiazaleek Errusiako agentziei jakitera eman dienez.

Eskualdeko kale gurutze batean proiektil bat erori eta zibil bat hil eta beste hiru oinezko zauritu dira, RIA-Novosti Errusiako agentzia ofizialak esan duenez.

Beste proiektil ugari ere jaurtiki dituzte hiriko beste zonalde batzuetan, tartean ospitale bateko patioan eta txaletez osatutako zonalde batean. Bi merkataritza-guneek, gainera, kalte larriak jasan dituzte.

"Hasi da hiriaren bonbardaketa", hitz horiekin baieztatu du Andrei Purguin izendatu berri den Donetsko Errepublikako ministro ordeak. Hiriko alkateak kalera ez irtetzeko deia egin die herritarrei, izan ere, Donetsk eskualdean osoan eztandak entzuten baitira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;