Mundua -

Lehen ministroa

Al Malikik utzi egin du Irakeko lehen ministro kargua

“Ez naiz ni izango irakiar odol gehiago isuritzearen arduraduna”, adierazi du bere kargua utzi ostean. Haidar al Abadi izango bere postua hartuko duena.

Al Maliki eta John Kerry. Argazkia: efe
Al Maliki eta John Kerry.
Al Maliki eta John Kerry. Argazkia: efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuri al Maliki Irakeko lehen ministro izateari utzi dio, Haidar al Abadiren mesedetan, azken honek AEBetik Gobernu berria osatzeko jasotako eskaeraren ondorioz.

Al Malikik, telebistaz eginiko agerraldi baten bitartez, bere kargua “Haider al Abadi anaiaren eta Iraken eskuetan” utzi duela iragarri du, Iraken alde egiten duen soldadu leial baten antzera”.

Gaineratu du ez duela kargurik onartuko gobernu berrian, izan ere, bere postu bakarra “herriak berarengan duen konfiantza baita”. Zentzu horretan, gogor kritikatu du azken egunetan bere aurka jaso behar izan dituen “eraso gogorrak”. “Ez naiz ni izango irakiar odol gehiago isuritzearen arduraduna”, adierazi du bere kargua utzi ostean.

Setioa bukatutzat eman dute AEBek

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Armadak amaitutzat eman du Estatu Islamiarra izeneko talde jihadistak Sinjar mendian talde jazidistei ezarritako setioa eta, horrenbestez, jazidistak menditik ateratzeko operazioa ez dela beharrezkoa izango nabarmendu du iturri ofizial batek.

"Presidenteak setioa apurtuko genuela esan zuen, eta egin dugu", adierazi du Brett McGurk AEBko Estatu Departamentuko goi-funtzionario batek CNN telebista kateari eskainitako elkarrizketan.

Aurretik, Pentagonoak ohar bat bidali du, Sinjar menditik jazidistak ateratzeko operazioa egiteko aukera "gero eta txikiagoa" dela iragartzeko. AEBko militarrak 24 orduz mendian izan dira, eta jazidista askok AEBk egindako bonbardaketei, giza laguntzari eta militar kurduen ahaleginei esker ihes egitea lortu dutela adierazi dute.

Gutxienez hogei pertsona hil eta beste hogei zauritu dira ostegun honetan, Irakeko hainbat gune ezberdinetan izandako bonbardaketa eta liskarren ondorioz, iturri ezberdinen arabera.

Arma gehiago kurduentzat

"Espero genuena baino jazidista gutxiago egon dira Sinjar mendian, eta aurreikusitakoa baino baldintza hobeak dituzte, eman diegun ura eta elikagaiei esker", azaldu du John Kirby almiranteak.

Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak jakinarazi dute Suniten Estatu Islamiarrari aurre egiteko armak bidaliko dizkietela kurduei.

Nazio Batuetako bi ordezkarik Estatu Islamiarreko kideek egindako "ekintza basatiak" salatu dituzte. Gutxiengoen aurka sexu-indarkeria baliatzea egotzi diete Estatu Islamiarreko soldaduei. Horien esanetan, jihadistek 1.500 jazidista eta kristau euren "morroi sexual" izatera behartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ameriketako Estatu Batuak Estatu Islamikoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Irak Ekialde Hurbila gaur