Mundua -
Ukraina
Gurutze Gorria: 'Ez dago akordiorik laguntza humanitarioren inguruan'
"Ukraina eta Errusia akordio batera iritsi beharko dira. Zehaztutako hitzarmen bat izan arte, Gurutze Gorriak ez du zamaren eskumena onartuko", adierazi du Gurutze Gorriko goi kargu batek.
Erredakzioa
Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak ezeztatu egin ditu Errusiako eta Ukrainiako presidenteek esandakoak Ukrainiako ekialdera joan beharreko laguntza humanitarioaren inguruan. Izan ere, giza eskubideen aldeko erakundeak adierazi du bi herrialdeek ez dutela akordio zehatzik lortu.
"Ukraina eta Errusia akordio batera iritsi beharko dira. Hitzarmen zehatz bat izan arte, Gurutze Gorriak ez du zamaren eskumena onartuko", adierazi du Galina Balzámova Gurutze Gorriko Harreman Publikorako arduradunak.
Badirudi Ukrainak, Errusiak eta Gurutze Gorriak elkarrizketa bat ekin dutela Donetskeko mugan blokeaturik dauden laguntzarako 2.000 tonak Ukrainara heltzeko. Hala ere, badirudi laguntza hori datorren astean heldu daitekeela.
"Operazio militarraren ondorio lazgarriak"
"Gurutze Gorriak bere gain hartuko du (errusiarren) laguntza humanitarioaren ardura", adierazi zuen ostiralean Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak. Hala ere, 262 kamioi errusiarrak aztertu eta egiaztatu behar dituzten gobernukideek ez dute bat egin presidentearekin, uste baitute kamioien zama egiaztatu orduko Gurutze Gorriak bere gain hartu beharko lituzkeela.
Telefono bidezko elkarrizketa batean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan zion Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari Errusiak laguntza humanitarioa bidaliko zuela Ukrainara Gurutze Gorriaren laguntzapean". Putinek "Kieveko agintariek agindutako operazio militarraren ondorio lazgarriengatik" arrazoitu du laguntza hori. Gaineratu du gatazkaren eremuan "premiazko laguntza humanitarioaren horniketa" behar dela.