Mundua -

desagertuen bila ari dira

300 etorkin zeramatzan itsasontzi bat hondoratu da Libiako uretan

Kostazainek 16 pertsona erreskatatu dituzte bizirik, eta gainerakoak itsasoan galdu dira. Seguruenik Italiarantz zihoazen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako kostazainek 300 etorkin afrikar zeramatzan itsasontzi baten hondarrak topatu dituzte, bozeramaile baten arabera.

"Kostaldetik gertu 300 bat etorkin zihoazen egurrezko ontzi bat topatu dugu", esan du Mohamed Abdelatif bozeramaileak.

Zehatz-mehatz, Qarabouli pareko kostaldean hondoratu da ontzia, Tripolitik 60 bat kilometro ekialdera, Abdelatifen esanetan.

Etorkinak Afrikako zenbait herrialdetakoak ziren, eta seguruenik Italiarantz zihoazela nabarmendu du.

Kostazainek 16 pertsona erreskatatu dituzte bizirik, eta gainerakoen berririk ez dago.

Erreskatatutako pertsonen artean, urtebeteko haurtxo bat dago.

Bozeramaileak gaineratu duenez, Libiako kostazainek desagertutako etorkinen bila dihardute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Egungo berriak Migrazioaren albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Naufragioak gaur Itotzeak Mediterraneo itsasoa Libia