Itxi

2014/09/08

21:05

Mundua

Ukraina

Errusiazaleek 1.200 preso aske utzi dituztela iragarri du Poroxenkok

Erredakzioa

Ukrainako presidentea astelehen honetan heldu da gatazka zonaldera. Su-etenari denbora emateko Errusiaren aurkako zigor berrien aplikazioa egun batzuk atzeratzea adostu dute EBko gobernuek.

  • Petro Poroxenko Ukrainako presidentea Mariupolen. Argazkia: EFE

    Petro Poroxenko Ukrainako presidentea Mariupolen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matxino errusiazaleek 1.200 preso aske utzi dituztela iragarri du gaur Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak. Horrela, iragan ostiralean adostutako su-etenak indarrean jarraitzen du.

Presoen trukea 12 puntuko akordioaren funtsezko puntua da. Agiria Minsken sinatu zuten Ukrainako Armadaren eta separatisten arteko tregoa lortzeko.

Aleksandr Zajarxenko Donetskeko errepublikaren buruzagiak azaldu duenez, asteazkenean Kieven txanda izango da eta preso matxinoak askatu beharko ditu Ukrainak.

Su-etena adostu zutenetik laugarren eguna bete denean heldu da Poroxenko gatazka zonaldera. Bestalde, errusiazaleek inguratuta zituzten Ukrainako 33 soldadu erreskatatu dituztela jakinarazi du presidenteak.

Zigorrak

Su-etenari denbora emateko, Errusiaren aurkako zigor berrien aplikazioa egun batzuk atzeratzea adostu dute EBko gobernuek. Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak baieztatu duenez, "Errusiaren kontrako neurri gehiago" hartu dituzte estatuek, baina oraingoz ez aplikatzea erabaki dute.

"Aldizkari Ofizialean datozen egunetan argitaratzen denean sartuko dira indarrean. Bake plana eta su-etenaren inguruko akordioaren aplikazioa aztertzeko denbora emango du horrek", baieztatu du buruzagiak agiri batean, enbaxadoreen bilera amaitu eta gero.

"Egoeraren arabera, EB zigorrak berriz aztertzeko prest dago, guztiak edo batzuk", azaldu du Van Rompuyk.

Diru-sarreren % 50 petrolioaren salmentarekin lortzen dituzten defentsa eta energia konpainiek Europako merkatuetan finantziazioa lortzeko dituzten aukerak murriztea adostu zuen EBk ostiralean. Besteak beste, Rosneft, Transneft eta Gazprom Neft enpresei eragingo lieke erabaki horrek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Ukraina
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;