Mundua -

Ukraina

Kieveko Gobernuak eta errusiazaleek su-etena adostu dute

“12 puntuko protokolo bat sinatu berri dugu. Garrantzitsuena berehalako su-etenarena da, 18:00etan hasiko da Minsken", iragarri du Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeko buruak.

Errusiako soldaduak. Artxiboko irudia. EFE
Errusiako soldaduak. Artxiboko irudia. EFE
Gobernuak eta matxinatuek 12 puntuko bake-plana sinatu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kieveko Gobernuko eta errusiazaleen ordezkariek su-etena adostu dute Ukraina ekialdean, ostiral honetan.

Bi aldeen arteko su-etena Minsken egindako bilera batean sinatu dute, indarrean sartuko da 18:00etatik aurrera, Kieven (15:00etan GMT), iragarri du Heidi Tagliavini Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeko Ukrainako krisirako buruak.

“12 puntuko protokolo bat sinatu berri dugu. Garrantzitsuena berehalako su-etenarena da, 18:00etan hasiko da Minsken”, azaldu du Ukrainako krisirako buruak.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak, Twitterren bitartez, honako hau esan du: “Minsken su-eten bati buruzko akordiorako aurretiazko protokoloa sinatu dute (…), ostiralean sartu behar du indarrean”.

“Protokoloak nazioarteko kontrolaren alde guztiak jasotzen ditu, presoen trukea eta beste gai batzuk”, azaldu du Interfax Errusiako agentziak.

Igor Plotnistski Luganskeko eskualdean matxinoen ordezkariak esan duenez, errusiazaleak “bi aldeko su-etenerako prest” daude, baina “nahitaezko neurri honek inolaz ere” ez du esan nahi errusiazaleek independentziari uko egiten dietenik.

Su-etena indarrean sartu bezain laster, hiru leherketa izan dira Donetsken, Reuters agentziako berriemaileak jakitera eman duenez.

Su-etenaren puntu nagusiak

Bi bandoek armamento pisutsua atzera botatzea adostu dute, tankeei eta artilleria-piezei erreferentzia eginez.

Gainera, gatazkaren gunean dauden herrietan giza-laguntza sartuko da. Lehendabizikoa bihar bertan sar diteke Ukrainian.

Dokumentuak, gainera, beste zenbait puntu adosten ditu, besteak beste, su-etenaren nazioarteko kontrola, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak aztertuko duena, edo gaztaren presoen trukea,  Poroshenkok jakitera eman duenez, bihar bertan hasiko dena.

EBk Errusiaren aurkako zigorrekin aurrera jarraituko duela esan du Cameronek

David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroak ostiral honetan hitzartutako su-etena ospatu du baina Errusiaren aurkako zigorrek jarraitu egingo dutela argitu du. "Uste dut kontu handiz begiratu behar dugula su-eten baten aurrean gauden, edo benetan konpromezu bat dagoen honen guztiaren atzean eta bakea lortzeko aurrerapausoak ematen diren", esan du.

Su-etena beteko den edo ez eszeptiko agertu da Obama

Barack Obama, AEBko presidentea eszeptiko agertu da su-etenaren aurrean, eta behin eta berriz azpimarratu du "Errusiak Ukrainiako lurraldearen segurtasuna hautsi duela".

Gainera, presidenteak azpimarratu du Estatu Batuek eta Europar Batasunak jarritako zigorrengatik eta honek guztiak ekonomia errusiarrean izan duen eraginagatik soilik onartu duela Errusiak su-eten hau. "Su-etena beteko dela frogatu behar da".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Ukraina gaur Errusia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra