Mundua -
Egipto
Mubaraken kontrako epaiaren irakurketa azarora atzeratu dute
Ebazpena ez da azaroaren 27ra arte jakingo. Orduan jakingo dugu 2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzagatik zigortzen duten ala ez.
Erredakzioa
Kairoko Auzitegi Gorenak Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren kontrako epaiaren irakurketa azaroaren 29ra atzeratu du. Beraz, orduan jakingo da 2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzagatik zigortzen duten ala ez.
Mahmud al Rashidi epaileak gaurko aurreikusita zegoen epaiaren irakurketa atzeratzea erabaki du, dokumentazioa errepasatzeko eta aztertzeko denbora gehiago izateko. 160.000 orriko dokumentazioa ezin izan dute epaiketa ospatzen ari den tokira eraman, paperen bolumen handia medio.
Al Rashidik azaldu duenez, dokumentuen % 60a soilik aztertu du eta epaia irakurri bitartean akusatuek kartzelan jarraitzea eskatu du.
Hosni Mubarak (86 urte) Egiptoko presidente ohiak helikopteroz egin du Maadi ospitalearen eta epaitegiaren arteko bidea. Mubarak aipaturiko ospitalean ari da zigorra betetzen.
2013ko urtarrilean epaitegi batek bertan behera utzi zuen presidente ohiari eta Al Adli ezarritako bizi osoko kartzela zigorra, irregulartasunak izan zirela argudiatuta. Hala, epaiketa berriz egitea eskatu zuen eta bigarren prozesua 2013ko apirilean hasi zen.