Mundua -

Istilu larriak

275 lagun atxilotu dituzte Poloniako Independentziaren Egunean

Varsoviako Poliziak emandako datuen arabera, poliziaren eta eskuin muturreko taldeen artean liskar handiak izan dira bart 'Independentziaren aldeko Martxan'.

Polonia liskarrak
Polonia liskarrak
200 lagun atxilotu dituzte Varsovian, Independentzia Egunean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian urtero ospatzen duten Independentziaren Egunean, 275 pertsona atxilotu dituzte eta 80 pertsona zauritu dira; tartean, 51 polizia. Varsoviako Poliziak emandako datuen arabera, liskar handiak izan dira bart, “Independentziaren aldeko Martxan”, Poliziaren eta eskuin muturreko taldeen artean.

Istilu gehienak manifestazioan izan ziren arren, Poliziak hainbat lagun atxilotu zituen egun osoan zehar Varsoviako kaleetan.

“Independentziaren aldeko Martxan”, eskuin muturreko taldeek, ultrakonserbadoreek eta futbol taldeetako jarraitzaile erradikalek parte hartzen dute urtero.

Atzoko manifestaziora 30.000 lagun joan ziren, Varsoviako Poliziaren arabera. Antolatzaileen esanetan, aldiz, 50.000 pertsona bildu ziren bertan.

Poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak zeudela ikusita, martxa bertan behera uztea erabaki zuten Poloniako agintariek.

Poliziak ehun bat gazte atxilotu zituen protesta hasi aurretik, aurpegia buru-berokiekin estaltzeagatik edota harriak eta suziriak eramateagatik.

Guztira 80 lagun zauritu dira istiluetan (tartean, 51 polizia), eta 275 pertsona atxilotu dituzte, gehienak futbolzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur Zer gertatu da gaur Varsovian?