Itxi

Mundua

Peshawar

Talibanek 132 ume hil dituzte Pakistango eskola militar batean

Erredakzioa

Armadak indarrez hartu du zentroa, talibanek eraso egin ondoren. Guztira 148 heriotza izan dira.

1:22

Pakistango Armadak indarrez hartu du talibanek Peshawar hirian erasotako eskola militarra. 148 pertsona hil dituzte erasotzaileek bertan, 132, umeak.

Talibanek bere gain hartu dute bahiketa eta justifikatu egin dute: talde horren esanetan, Pakistango Indar Armatuek euren familiei eraso egiten dietelako egin dute eskola militarraren kontrako atentatua. "Armadaren eskola aukeratu dute atentatua egiteko, Gobernua gure familien eta gure emakumeen aurka egiten ari delako", esan dio Reuters hedabideari Mahammad Umar Jorasini Pakistango talibanen eledunak. "Mina zer den jakin dezatela nahi dugu", gaineratu du. Adingabeei erasorik ez egiteko agindua eman dutela azaldu du. "Erasotzaileen artean suizidak daude. Ikasle zaharrenei tiro egiteko agindua eman diegu, haurrei ez", adierazi du bozeramaileak.

Dirudienez, gutxienez sei dira Pakistango Armadaren Eskola Publikoan sartu diren talibanak, eta 500 ikasle eta irakasle inguru zeuden bertara sartu direnean.

Talibanek azaldu dutenez, Pakistango Armada Ipar Waziristango eta Khyberreko talibanen kontra egiten ari den operazioen erantzuna da gaurko erasoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena